XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAELA JO. Txalopako karelean jausi.

KAIELAK BAINO BEGI LUZEAGO. Begi zorrotza daukanagaitik esaten da.

KAKA LEKUA ERREZUAN. Gizon txikia.

KAKOTA KENTZEKO BOTIKARIK ONENA, EGUN SENTIKO TERRALAREN GOZAMENA.

Kakota= moskorra. Goizeko aizea onen.

KAIOAK MOLLA GAINEAN, DENPORALEA ITXASOAN. Kaioak itsas ertzera urreratzean, ekaitza itxasoan.

KALATIK URRUN DAMIAN, SANTUAK EZ DAGOZ AMENIAN.

Bat bere tokitik urtenda ikusten danean, etxean asarrea egongo dala esan naiean.

KALA.
Arrantzaliak itxasoan oituraz arrantzaten daben arrain tokiei deitzen jako kala.

Kala'gaz ainbat izen osotzen dira, batzuk esateko, arrain toki diran lekuen izenak:
Andra kala,
Arrain kala,
Kostarren kala,
Justo kala,
Mutriku kala,
Tribis kala
(izaro) eta abar.

Bestetik izaki bat edo gai bateri geituta.

Ala:
Kala beuna, tokiko sonda zenbatekoa dan igarteko.

Kala gizona, arrantzale ona dala adierazteko.

Kala pitxi. Ondarroan mitxeleta, pinpilinpausa edo beste izenez ezagutzen dana, kala pitxi izenez ezagutzen da.